Zer eskaintzen dugu?

Colla del Drac Apocaleus - Grallers de Vallirana" (Apocaleus -Grallers de Vallirana herensugearen taldea) Catalunyar jatorrizko antzezpen herrikoiak sustatzen eta berreskuratzen dituen taldea da, baina, antzerki hauek gaur egungo egoeretara moldatuta eta mundu guztiak ulertzeko eran daude.Piroteknia, musika tradizionala eta kale antzerkia batuz sortutako antzerkia eskaintzen dugu. Guk egiten duguna kale antzerkia da, horregatik, gure lana kalean egin beharra dago: Prozesioetan, kaleko ekitaldietan, jaietan, manifestazio kulturaletan eta zuei otutzen zaizuen beste edozein ekitalditan parte hartzeko prest gaude. Beti moldatzen dugu gure lana gauden toki eta egoeretara, baina, betiere kalitatezko antzezlan bat eginez. Zazpi buruko herensuge bat dugu lagun, eta honek sua botatzen du zazpi buruetatik, ekitaldirako prest dagoen pertsona talde bat eta "Grallers" deituriko musika taldea ere baditugu gurekin, heldu, gazte eta umeen gozamenerako. Vallirako zazpi buruko herensugea, Catalunyako ohiturak deskribatzen dituen herensuge batetan oinarritua dago. Apocaleus beirazko zuntzez eginiko piztia da. 98 kiloko pisua du, 2 metroko zabalera, 3'70 metroko luzera eta lurrean geldi dagoenean 2'70 metroko altuera du, baina, mugimenduan hastean 4'5 metroko altuera lor dezake. Apocaleus piztiari 16 puntu desberdinetatik dario sua, eta berarentzat bereziki sortutako kanta bat izan ohi du lagun.El drac de Vallirana deritzona eta 2001. urtean Anna Folqué-ek sortua. "Dragón de Vallirana - Apocaleus" piztia "Grallers de Vallirana" musika taldeak lagunduko du bere agerraldi guztietan, herensugeak dantza egiteko behar duen musika sortuz. "Grallers de Vallirana" musika tradizionala jotzen duen talde bat da, Catalunyarra izatez, eta, oraingoz, lau "Gralles", danbor bat eta bi "tabals" – ek osatzen dute. "Gralla" haizezko instrumentu musikal bat da, ondoko argazkian ikus dezakezuna: Instrumentu hau oboearen oso antzekoa da. Egurrez egina dago eta forma konikoa du, 35 zm-ko luzera du, eta kana bikoitza darama muturrean. Musika joleak kana honetan putz egiten du, honela, bibrazio bat sortuz eta hauek musika nota bilakatzen dira instrumentuak dituen zuloak estaliz. "Gralla" Catalunyako musika tresna etnikoa da, tradizionalki Tarragonako probintziak zabaldua (Bartzelonatik 100 bat kilometrotara), nahiz eta gaur egun, Catalunya osoan aurki daitekeen instrumentu hau. Mediterraneo aldeko kulturan ere aurki daitezke "Gralla"-ren antzeko musika tresnak, soinu zein forma aldetik. Esate baterako, Valentziar dultzaina edo Aragoiko dultzaina eta Occitánian aurkitzen den "graile occità". Laburtuz: musika, piroteknia eta lan giro egokia antzezlan ezin hobea lortze .